Gmane
Favicon
From: <iibanez@...>
Subject: Zorionak itzultzaileok
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-09-30 07:44:06 GMT (39 weeks, 4 days, 17 hours and 48 minutes ago)
Gure egunean Anjel Lertxundi idazleak gaurko Berrian gogoan izan gaitu itzultzaileok, beste behin ere,
aspalditxotik aipatu eta goraipatu izan baikaitu behin eta berriz bere lehio publikotik, beste inork ez bezala.

Mila esker, beraz, berari, eta zorionak itzultzaile guztioi!

 
Hitz beste 

Anjel Lertxundi 

############

Emozioen itzultzaile 

Gaur, San Jeronimo, itzultzaileen eguna. Bibliaren Vulgata itzulpena eskuan duela agertzen da beti
ikonografia klasikoan. Santuaren atzean, berriz, haitzulo bat, itzultzaile batek bere lanerako behar
duen bakardadearen adierazgarri. Santuaren oinetan, ezker-eskuin, asto bat -burugogorkeriaren
sinboloa- eta lehoi bat -kuraiarena-. Itzultzaileen asto-lan burugogorrarenak ez du esplikaziorik
behar. Kuraiarenak, aldiz, akaso bai: ausardi handia behar da beste hizkuntza batean emandako emozioak
sentitzeaz gainera, norbere hizkuntzaren ehundura emozionalera ekartzeko. 

Meryl Streep aktoresak ezin hobeto adierazi du Donostiako Zinemaldian: «Ezer izatekotan, emozioen
itzultzaileak gara gu: itzulpen horixe lortzea da gure loria». Pertsonaia batek emozioak nola,
halatsu hizkuntza batek ere. 

Emozioen itzultzaile, bada: aktoresak definizio ederra oparitu dio lanbide egoskor, ausart,
bakartiari. 

############