Home
Reading
Searching
Subscribe
Sponsors
Statistics
Posting
Contact
Spam
Lists
Links
About
Hosting
Filtering
Features Download
Marketing
Archives
FAQ
Blog
 
Gmane

From: Asier Sarasua <asarasua-txVaGoe+GuN/IN++g73e3EB+6BGkLq7r <at> public.gmane.org>
Subject: Re: Salburua, zalantza
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: Friday 5th January 2007 09:58:26 UTC (over 11 years ago)
> Egun on; inork ba al daki seguru nola deklinatu behar den Salburua 
deituriko
Gasteizko parajea, Salburun
 > edo Salburuan? Edo biak ere dira onartzekoak?
 > Eskerrik asko.
 >

Gasteizko Udaleko Zerbitzukoak oporretan egongo direnez, ;-), hemen doa 
nik galdera hori egin nienean erantzun zidatena:

Salburuko Parkea ala Salburuako Parkea?, Salburun ala Salburuan?

"Vitoria-Gasteiz hiriko kale izendegia”ren hitzaurrean honela esaten da:
Ohar bedi horrelakoetan euskal deklinabideak sintagma mugatuentzat 
ezartzen duen araua betetzen dela (Araneko eta ez *Aranako, Salburuko 
eta ez *Salburuako).

Kontuan hartu beharrekoa da hitzaurreko beste ohar hau ere:

Nolanahi ere, letra larriak eta xeheak, biak, erabili nahi badira, 
kalea, ibilbidea, hiribidea, plaza, e.a., hitza letra xehez emango da.

Hortaz, hauxe da forma zuzena (kale izendegian bertan jasota dago):

Salburua, Parque		Salburuko parkea

Jakina, "Salburuko parkea", baina ez "Salburun", "Salburuan" baizik. Hau 
da, goian esan den bezala, "sintagma mugatuen" gisa (adib.: "herriko", 
baina "herrian").

-- 
Asier Sarasua Garmendia
Área de Sistemas de Información Territorial-Lurralde Informazioko 
Sistemen Arloa
Centro de Estudios Ambientales-Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Casa de la Dehesa de Olarizu-Olarizuko etxaldea
01006 Vitoria-Gasteiz
E-mail: asarasua-txVaGoe+GuN/[email protected]
Tfnoa: 945 162696
http://cea.vitoria-gasteiz.org
 
CD: 4ms