|
Subject: [eibar] Zuzenketa (lehen, Harrobiaren aldeko apustua) Newsgroups: gmane.culture.language.basque.eibartarrak Date: 2007-07-27 08:22:53 GMT (1 year, 18 weeks, 3 days, 17 hours and 12 minutes ago) Barkatu. Aurreko mezuan oker bat egin dut, prezisio garrantzitsu bat ez baitut egin. Victor Bravo jaunak Amenabarri opari emandako milioiak ez zituen bereak, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak baizik. Azpimarratu behar da, halaber, erabakia Foru Diputatuen Kontseiluak berretsi zuela (berak jakingo zergatik edo zeren truke). Horrela bai. Horixe da prentsak argitaratu zuena eta Bravok berak erantzundakoa. Amenabarren eta Aldundiko kudeatzaileen interesen bat-etortzeak, beraz, prezioa du, eta ez politikoa bakarrik, ekonomikoa ere bai. Rafa ---------------------------------------------------------------------------------- Badira urte batzuk Eusko Jaurlaritza hasia dela EAEko Harrobien Lurralde Plan Sektoriala prestatzen. Beste hainbeste Amenabar hasia dela EAEko hainbat eta hainbat harrobi erosten. Ba ote du Amenabarrek Jaurlaritzarekiko hari zuzena (agian) izateak eman litzakeen informazio baliotsuen 'indiziorik'? Ziklo ekonomikoak behera egiten duen bakoitzean EAEn bultzatzen diren herrilan erraldoiek eragiten duen harri eta zemento-eskaera aurreikusi besterik ez du egin Amenabarrek? Bai? Horrela behar luke, baina... nik sinistu ez! Fedegabea naizelako, akaso. Baina ez ahaztu oraintsu argitaratu den informazioa: Victor Bravok (senatari ohiak) ehunka milioi erregalatu zizkiola Amenabarri, eta gerora mansio berri bat 'erori' zitzaiola zerutik Don Vitori. Honekin guztiarekin adierazi nahi dudana da Amenabarren interes ekonomikoak eta Euskal erakundeenak, edo akaso zenbait erakundeetako kudeatzaile koiuntural batzuenak, gehiegitan nahastu direla. Zergatik ez zen gauza bera gertatuko, esate baterako, Praileaitzen kasuan ere? Susmo hutsa baino zerbait gehiago da. Rafa ---------------------------------------------------------------------------------- Message: 6 Date: Fri, 27 Jul 2007 06:46:15 +0200 From: "Luistxo Fernandez" <luistxo a bildua eibar.org <http://postaria.com/mailman/listinfo/eibartarrak>> Subject: [eibar] Harrobiaren aldeko apustua To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak a bildua postaria.com <http://postaria.com/mailman/listinfo/eibartarrak>> Message-ID: <54efb1f10707262146k33607e14x8768c9d8e8fcc8f a bildua mail.gmail.com <http://postaria.com/mailman/listinfo/eibartarrak>> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1 Real Sociedad taldearen publizitate-babeslea Amenabar konstrukzio enpresa izango da aurten. Maria de la Peña presidenteak atzo iragarria. Praileaizko harrobiko enpresa da hori, oker ez banago Una apuesta por la cantera Luistxo / / _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@... http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: eibartarrak-leave@... |
|
|